Zertan jolastu naiteke?

El videojuego Fortnite Battle Royale. (CEDIDA)

Bideo-jokoen mundua oso zabala denik ezin da ukatu. Urtero joko mordoakaleratzen denez, katalogo oparoan galtzeko arriskua dugu. Hurrengolerroetan hainbat jarraibide jaso dugu, zuen gustuko jokoa aukeratzeko

GARIKOITZ LARRAÑAGA - Domingo, 27 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:16h.

BIDEO-jokoen historia 1958. urtean hasi zen, Bill Nighinbotthamek sortu zuen Tennis for Two jokoarekin. Agian, izen horrekin ez zaizue ezaguna egingo, baina 1972. urtean Pong jokoa argitaratu zuen, Atari konpainia mitikoaren eskutik. Datu bitxi bezala, esan behar da Apple konpainiako fundatzaile Steve Jobs eta Steve Wozniak Atari-ko programatzaileak izan zirela, eta begira nora iritsi diren.

Geroztik, asko hazi eta zabaldu da bideojokoen mundua. Ezin dugu ukatu bideojokoen itsaso zabalean maiz galdu egin ahal garela, eskaintza zabala baita eta hedatuz baitoa urtez urte. Bideo-jokoaren modalitateari begira egindako sailkapena duzue ondorengoa, gehien jolasten diren modalitateak eta hainbat bitxikeria kontuan hartuta:

KLASIKOEN HAMARKADA (1978-1988): hamarkada honetan hainbat bideo-joko klasiko aurkitu daitezke, eta oso esanguratsuak denak. Adibide bezala Space Invaders (1978) daukagu, baita Asteroids ere(1979). Dena den, zalantzarik gabe, hamarkada honetako izar nagusiena eta bideo-jokoen industriari lehen pausuak egiten lagundu zion bideo-jokoa Pacman izan zen, 1980. urtean. Namco etxearen joko klasiko honen funtzionamendua sinplea zen: labirinto baten barruan dauden gailetak jan behar ziren eta hainbat mamu maltzurren artetik ihes egin.

PLATAFORMA: bideo-joko modalitate honen ezaugarri nagusia plataforma eta labarren artean korrika, saltoka eta arerioengandik ihesean mapan zehar dauden objektuak biltzean datza. Kontuan hartzekoa da, munduan aurrera goazen heinean, zailtasun maila ere areagotuz doala. Makina bat joko ezberdin daukagu hemen;esaterako, Crash Bandicoot, Sonic the Hedgehog edo Castlevania: Symphony of the Night. Hala ere,inongo dudarik gabe plataformen erregea Super Mario Bros dugu. Azkenengo atala Super Mario Odyssey izan da, Nintendo Switch kontsolarako (2017).

ABENTURA: modalitate honetako jokoetako gakoa historian aurrera joateko ingurumenarekin eta bidean zehar dauden beste pertsonaiekin hitz eginez informazioa lortzean datza. Esaterako, maila honetan aurkitu daitezke The Legend of Zelda, The Last of Us (hainbat sari ezagun lortu dituena;adibidez, 2013ko Annie Sariak, edo bideo-jokoen arloko BAFTA Sariak), Horizon: Zero down edo Resident Evil 2 (Play Stationerako joko bat, 1998an aurkeztua). 2018 honetan God of war berria kaleratu dute (Play Station 4-rako), kritika esanguratsuekin, gainera. Bertan, mitologia nordikoan murgilduko gara, Kratos-en azalean sartuta, eta bertako jainkoei aurre egin beharko diegu.

BATTLE ROYALE: Azken urte hauetan puripurian dagoen bideo-joko modalitatea da. Bere ezaugarri nagusiena pixkana txikitzen doan mapa handi batean bizirautea da, beste 100 arerioren aurka. Horretarako, mapan zehar dauden material, arma, botikin eta bestelakoak biltzean egongo da erronka nagusia, beste jokalariak baino biziago izaten, alegia. Bakarka edo 4 pertsona arteko taldeetan joka daiteke, beraz lagun artean jokatzeko joko bikaina da. Atal honetan sailkatzen dira, esaterako, Minecraft, DayZ edo Playerunknown’ s Battlegrounds. Baina azkenaldian beste joko bat nagusitu da hauen artean: Fornite (2018).

Zerrenda honetatik kanpoan geratu diren bestelako modalitateak gamerauntsia.eus webgunean aurkitu ditzakezue.

Secciones