Kirol kantxa berria jarri du Orioko Udalak Anibarko Portuan

Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:50h.

 ORIO – Anibarko Portuan saskibaloi kantxa zegoen, eta leku berean multikiroleko kantxa bat jarri du orain Orioko Udalak. Instalazioa bukatuta dago dagoeneko eta falta den bakarra lurreko marrak pintatzea da. Hala, kantxa berriak aukera emango die bizilagunei bai saskibaloian, bai eskubaloian, bai futbolean aritzeko. Kantxa egokitzeko lanak 17.900 euroko kostua izan du eta Manufacturas Deportivas enpresak egin du. – A.R.