IV. Herri Azoka ospatuko da gaur egun osoan zehar Zestoan

Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:51h.

 ZESTOA – Astindu taldeak antolatuta, aurten IV. Herri Azoka ospatuko da Zestoan. Hala, gaur herriko zenbait eragilek hartuko dute parte azokan eta egitarau zabala izango da. Goizean zehar, 10.00etatik 14.00etara bigarren eskuko azoka egongo da, trikitilariak (12.30-13.30) eta jakien postuak ere izango dira. Horretaz gain, giza katea (18.30) eta txarangaz (19.30) gozatzeko aukera izango dute zestoarrek. – A.R.