Datorren larunbatean zabalduko da Aiako igerilekua

Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:51h.

AIA – Udako denboraldia hurbiltzen ari da eta Aiako igerilekua datorren larunbatean, ekainaren 2an, zabalduko dute. Irailaren 2ra arte egongo da irekita eta ordutegia goizeko 11.00etatik arratsaldeko 20.00ak arte izango da. Aurreko urteetan bezala, eguneko edo egunerdiko sarrerak erosi ahal izango dituzte bertaratzen direnek, baina denboraldi osoko bonoak ere eskuragarri izango dira aiarrentzat. – A.R.