Bertan behera geratu da bihar Langaurren egitekoa zen bazkaria

Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:47h.

ALEGIA – Biharko iragarrita dagoen eguraldi kaskarra ikusirik, bertan behera geratu da Langaurren egiteakoa zen bazkaria. Hala ere, goizeko ekitaldiak bere horretan mantenduko dituztela jakinarazi dute. Aurten berrikuntza moduan, 11.30ean habia kutxak eraikitzen eta kokatzen ikasteko tailer bat eskainiko dute Langaurren. Hitzordua 9.30ean egin dute Tontokalean eta hamaiketakoa 11.00etan izango da. – M.S.S.