‘Bells’ instrumentuen tailerra, Pasaiako liburutegietan

Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:45h.

PASAIA – Datorren astean, Felipe Ugarte musikariak bells instrumentuaren nondik-norakoak azalduko ditu adin guztietarako pentsatuta dagoen saio batean. Tailerra doakoa izango da. Instrumentuaren historia, jatorria eta ezaugarriak ezagutuko dira eta ariketa praktikoak egingo dira. Astelehenean San Pedroko liburutegian 18.00etan, asteartean Antxoko liburutegian 18.00etan eta ostegunean Donibaneko liburutegian 17.30ean burutuko dira tailerrak. – A.M.