Bihar JolasGUNE jaialdia ospatuko da Fanderia auzoan

Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:44h.

ERRENTERIA– Bihar jolasaren eguna dela eta, Haziz Hazi elkarteak –hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sareak– JolasGUNE jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko du, oraingoan, Errenterian, Bakearen Parkean. Euria egingo balu, JolasGUNEa Koldo Mitxelenako patioan eta Merkatuzarren ospatuko litzateke. Jaialdi honek Errenteriako bizilagunei, haur eta helduei, 11.00etatik 19.00etara jaiegun berezia eskainiko die ekintza anitzen bitartez. – A.M.