XXXII. Antzerki Asteko saioak izango dira gaur eta bihar

Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:57h.

 DEBA – Debako bizilagunek Goaz taldeak Udalarekin elkarlanean antolatzen duen XXXII. Antzerki Astearen bi emanaldi ezberdinekin disfrutatzeko aukera izango dute asteburu honetan Aldats pilotalekuan. Hasteko Txotxe gogoan ekitaldia izango da gaur (22.00etan) eta horren ondoren Durangoko Karrika taldearen Deshakesperazioa antzezlana. Bihar, berriz, Markina-Xemeingo Abarka taldeko kideek Besaulkiak aurkeztuko dute (20.00etan). Bi emanaldietarako sarreren prezioa 5 eurokoa da. – J.L. 

Secciones