Gozategiren azkena, kalean

Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

‘g puntua’. Gozategi taldeak bere azken lana aurkeztu zuen atzo Donostian egindako prentsaurreko batean. G Puntua da taldearen zortzigarren diskoaren izenburua. Elkar argitaletxeak aditzera eman zuenez, denentzako moduko kantek osatzen dute lan berria, “sentikortasunez eta alaitasunez beteriko abesti gozoak eta gustagarriak,… bizi-poza pizten duten horietakoak”. Hamairu abestiz osatutako diskoa da G Puntua eta, taldearen aurreko lanetan bezala, Gozategik “bizitza ulertzeko modu baikorra” zabaldu nahi du. Argazkia: Ruben Plaza