V. Pegatina Lehiaketara astelehenera arte aurkez daitezke lanak

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:46h.

ZARAUTZ – Zarauzko Udalak Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio arloak festetan alkohol gehiegi edatearen kontrako V. Pegatina Lehiaketa deialdia egin du eta lanak aurkezteko epea astelehenean amaituko da. Lanak nahitaez ordenagailuz egin eta prebentzioa@zarautz.eus-era bidali beharko dira. Bi sari izango dira: batetik, epaimahaiak emandako 300 eurokoa;eta bestetik, bozka gehien jasotzen dituen 150 euroko balea. – A.R