Kultur etxea pintatuko du Orioko Udalak datozen asteetan

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:46h.

ORIO – Orioko kultur etxea pintatzeko lanak hasi ditu Udalak aste honetan bertan. Hala, eraikineko fatxada pintatzeaz gain, zurezko begiratokiak konpondu eta zigilatuko dituzte, urik ez sartzeko. Lanak Pinturas Bravo SL enpresa oriotarrak egingo ditu eta 24.000 euroko kostua izango dute, gutxi gorabehera. Udaletik jakinarazi dutenez, lanek lau bat aste iraungo dute. – A.R.