Euskal Jaia ospatuko dute biharko egunean getariarrek

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:46h.

 GETARIA – Euskal Jai Egunaren baitan egitarau zabala egongo da bihar Getarian. Txistularien dianarekin hasiko da eguna, 9.00etan, eta ondoren azoka egongo da frontoian goiz osoan zehar (10.30-14.00). Gainera, trikitilariak, Larrain Dantza eta irrintzi lehiaketa izango dira goizean. Arratsaldean, berriz, trikitilari gazteen txapelketa (17.00), Kuxkuxtu txaranga (19.00) eta erromeria(22.30) izango dira. – A.R. 

Secciones