Ainhoa Garayar bibolinistaren kontzertua izango da bihar

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:46h.

ZARAUTZ – Ainhoa Garayar Urdangarin bibolinista zarauztarrak kontzertu bat eskainiko du bere herrian, piano-jotzaile baten laguntzarekin. Emanaldia bihar izango da, arratsaldeko 19.00etan Imanol Urbieta Musika Eskolako aretoan, eta sarrera librea izango da, aforoa bete arte. Eva Pereda Ansa izango da pianista, eta joko dituzten obren artean Mozart, Bach, Ysaye eta Sarasate konposatzaileenak daude. – A.R. 

Secciones