Ortiz de Luzuriagaren omenezko mendi bizikleta proba

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:44h.

LEGAZPI – Ekainaren 3an Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko 14. mendi bizikleta proba egingo dute Legazpiko Hegialde auzoan. Izen-ematea 8.00etan irekiko dute eta txirrindulariak 9.00etan abiatuko dira. Parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dute. Txirrindulariek 34 kilometroko luzera eta 1.600 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute. Ibilbidean zehar hiru anoa-postu egongo dira. Baita sorpresak ere. Amaieran, txirrindulariek dutxatzeko eta bizikletak garbitzeko aukera edukiko dute. – A.Z.