Brinkolako antzerki taldeari omenaldia egingo diote

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:44h.

 LEGAZPI – Ekainaren 2an, 19.00etan, Brinkolako antzerki taldeko kideei omenaldia egingo diete Legazpiko Latxartegi aretoan. Gainera, Segurako antzerki taldeak Iragana. Lahar eta larrosa lana antzeztuko du, gainera. Brinkolako taldeak antzerkia euskaraz egin zuen frankismo garaian. Segurarren antzezlanak, berriz, ikusleak Primo de Riveraren diktadura garaitik 1936ko gerrara eramaten ditu. Ekitaldi honetarako sarrerek 10 euro balio dute. Aurrez eskuratu nahi dituztenek, 697 932 054 zenbakira dei dezakete. – A.Z.