Senidetze asteburua ospatuko dute egitarau zabalarekin

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:35h.

 ZIZURKIL – 2014an Kataluiniako Lladó herriarekin senidetu zen Zizurkil eta asteburu honetan bertako ordezkaritza izango da. Gaur iluntzean iritsiko da taldea, 20.00etan kantu jira izango da eta afal-ostean, Fermin Balentziaren kantaldia. Bihar, 12.00etan, harrera instituzionala izango da eta 13.00etan, herrikoia. Intxaur frontoian bazkaria izango da, eta arratsaldean Porrotx pailazoa eta kantaldia. – M.S.S. 

Secciones