Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa dute Anoetan

Gaur hasiko diren Korpusjaietan telefono zenbakibat 24 orduz indarreanegongo da 

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:06h.

ANOETA – Gaur hasiko dira Korpus jaiak eta testuinguru horretan gerta daitekeen indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa landu du Anoetako Udalak. Hainbat gomendio eman dituzte eta Anoetako Erasoen Aurkako Batzordeak 24 ordu indarrean egongo den 688 612 100 telefono zenbakia jarri du eskura.

Jai parekideetan guztion parte hartzea bermatzeko irizpideak markatu zituen Udalak herriko hainbat eragilerekin batera eta horren emaitza da festetan indarkeria matxistari aurre egiteko sortu den protokoloa. Prozesu parte-hartzaile bat gauzatu zuten Farapi Kooperatiba Elkarteak dinamizatuta. Anoetako Emakume Taldeak, udaletxeko langileek eta ordezkari politikoek, gazte asanblada, ikastolako eta tabernarien ordezkariek eta txozna batzordeko kideek eta beste eragileek hartu dute parte.

Bertan proposatu zen Erasoen Aurkako Batzordea sortzea. Edozein erasoren aurrean, batzorde hau arduratuko da protokoloa martxan jartzeaz jaietan eta kuadrilla egunean. Indarkeria sexista kasuetan aktibatuko da eta baita beste indarkeria matxista batzuk ematen direnean;hala nola, homofobia, lesbofobia, transfobia eta intragenero indarkeriak.

Batzordeak zenbait gomendio luzatu ditu: erasotuari laguntza eskaini;leku lasai/seguru batera joateko aukera eman;konfiantzazko norbaiti deitzea eskaini;ez utzi erasotua bakarrik, hala nahi ez badu;ez behartu gertatutakoa kontatzera;ez epaitu erasotua eta errespetatu bere erabakiak;guztion ardura da erasoak saihesten laguntzea. – M.S.S.

Secciones