Haur sahararren aterpetxearen aldeko merkatua antolatu dute

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:35h.

 TOLOSA – Ekainaren 25ean hamabi haur saharar etorriko dira Tolosan kokatuko den aterpetxera. Haur horiek bi hilabete gure artean egon ahal izateko finantzaketa lortzeko Elkartasun Merkatu izango da igandera arte Tolosako kultur etxean. Bigarren eskuko erropa, jostailuak, liburuak, saharatik ekarritako pitxia eta abar salgai izango dira. Euroz euro ahalik eta elkartasun handiena biltzea espero dute. – M.S.S.