Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiaren 29. edizioa, bihar

Udal ordezkariak, Garmendia, eta Kofradiako kidea.

Gaur Fecogako kofradien produktuen azoka egingo da eta bihar ohorezko kofrade berriak izendatuko dira

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

ordizia - Urtero egin ohi duten moduan, Idiazabalgo Gaztaren Ordiziako Kofradiak kapitulu berri bat ospatuko du gaur eta bihar, hain zuzen ere, 29. edizioa.

Hala, gaur Fecoga Gastronomia Anaiarteen Federazioak osatzen duten kofradien produktuen azoka egingo dute. “Euskal Herritik eta kanpotik etorritako 16 kofradiak parte hartuko dute azokan”, zehaztu du Fecogako zuzendaria den Juan Manuel Garmendiak. “Azoka Ordiziaren oinarrietako bat da”, gehitu du Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak. Azokan partaideek eramango dituzten produktuak dastatzeko aukera egongo da, hala nola, Idiazabal gazta, Beasaingo odolkia, Asturias, Kantabria, Gaztela Mantxa eta Portugalgo gaztak, edota Nafarroako zainzuria. Pintxoak euro bat balioko du, eta bildutako diru guztia Garaguneari bideratuko diote, Garmendiaren hitzetan, “Kofradiek duten solidaritatea agerian utziz”.

Gauzak horrela, bihar ospatuko da kapitulu berria eta 11.30tan, gonbidatuei kontzertua eta ongi etorria egingo zaie Ordiziako Oroith abesbatzaren eskutik. 12.00tan, berriz, txistulari eta dantzarien laguntzarekin, Kofradia eta gonbidatuek desfilea egingo dute herrian zehar eta ondoren argazkia aterako dute Plaza Nagusian. Jarraian, Udaletxeko Areto Nagusian, Kofradiakide Berri eta Ohorezko Kofradiakideen auzkezpena eta izenda-tzea egingo da. Ohorezko kide berriak Bodega Inurrieta - Tomás Antoñana Ros Kofradiaren lagun-tzailea, Patxi Zubizarreta idazle ordiziarra, Jakintza ikastola, Aitor Urien Telletxe Abadiñoko artzaina eta Ramon Aseginolaza bertako sagar eta fruta ekoizlea eta Ordiziako azokako saltzailea izango dira hemendik aurrera. - M.A.

Secciones