Asteburu honetan Ordiziako trafikoan aldaketak izango dira

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:40h.

ORDIZIA – Ordizian ospatuko diren ekintzek trafikoan eragina izango dute. Bihar, Oiangun BTT proba izango da eta horregatik Altamirako Okorrobidetik Lazkaomendira doan bidea itxita egongo da 15.00etatik 19.00etara. Oianguko parkinera pasoa itxi egingo da ordutegi berean, baina Goierri Eskolako parkina zabalik egongo da. Dantzagatik, Foru Pasealekua itxiko da larunbatean eta igande eguerdian Urdaneta kalea. – M.A.

Secciones