LIII. Euskal Jaia ospatuko dute asteburuan Eibarren

Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:51h.

IGANDEAN, GIZA-DORREAK. Eibartarrek Klub Deportiboak antolatzen duen LIII. Euskal Jaia ospatuko dute asteburuan zehar. Gaur 5-8 urte bitarteko umeentzako eta beren gurasoentzako jolasak (17.00), elektrotxaranga (20.00) eta erromeria (23.00) egongo dira eta bihar artisau eta baserritarren azoka (goizean zehar Toribio Etxebarrian), herri kirolak, trikipoteoa, kantu afaria eta erromeria. Igandean, hainbat lekuetako giza-dorreak ikusteko parada eskainiko duen Ezpalak dantza tradizionalen jaialdiak (12.30) herri bazkariak (14.30) eta larrain-dantzek (19.00 eta 20.00etan) izango dute protagonismoa. Argazkia: Eta Kitto!

Secciones