Pintura tailerreko erakusketa dago ikusgai Oxford aretoan

Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:19h.

ZUMAIA – Joan den astean zabaldu zen Zumaiako Oxford aretoan Forondako pintura tailerreko lanekin osatutako erakusketa eta datorren asteazkena, hilaren 30, arte egongo da ikusgai. 20 bat lagunek egindako 60 koadro inguru daude ikusgai eta, azken urteetan bezala, Ander Hormazuri izan da guztien irakasle. Erakusketa egunero egongo da zabalik 18.30etik 20.30era, eta asteburuetan 18.00etatik 20.00etara. – A.R. 

Secciones