Kilometroak 2019 antolatzen hasteko kafepintxo tertulia, gaur

Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:18h.

ZARAUTZ – Dagoeneko hasiak dira Kilometroak 2019 jaia antolatzeko lehen urratsak ematen Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan, eta gaur bertan Kilometroak festako komunikazio ildoa eta leloa, ikastolako guraso eta langileekin batera lantzen hasteko kafe-pintxo tertulia antolatu dute. Horretaz gain, datozen asteetan ikastolako haurrek ere gai hau jorratuko dute ikasgeletan. – A.R.