Ekhi gaueko dantza prestatzeko entseguak hasiko dira bihar

Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:19h.

ZUMAIA – Zumaiako Astindu dantza elkarteak aurtengo Ekhi gauean hartuko du parte suaren inguruan dantza eginez, eta ekitaldi hori prestatzeko entseguak bihar hasiko dira. Jakinarazi dutenez, ostiraletan elkartuko dira aurrerantzean Torreberrin, 18.00etatik 20.00etara. Astinduko bazkideek doan joan ahal izango dute, eta bazkide ez direnek, berriz, 20 euro ordaindu beharko dituzte. – A.R.