Antilla hondartza garbitzeko deialdia egin du Orioko Surf Taldeak

Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:19h.

ORIO – Orioko Surf Taldeak deituta, aurten ere Antilla hondartzan garbiketa egingo dute, larunbat honetan hain zuzen ere. Horretarako, Herrio Natur Taldearen, Udalaren eta bi ikastetxeren laguntza izango dute. Dena den, ekintza irekia da edozein herritarrentzat. Garbiketa larunbatean egingo da, goizeko 10.30ean hasi eta 13.30ak arte. Laguntzera bertaratzen direnentzat hamaiketakoa prestatuko dute antolatzaileek. – A.R. 

Secciones