Bizikletentzako zirkuitu berria Idiazabalen

Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

idiazabal. Bizikletak maite dituztenek Idiazabalen aukera berri bat izango dute. Herriko alkateak, Ioritz Imazek, sare sozialetan agertu duenez, Udalak bizikleta zirkuitu bat egin du. Kokapenari dagokionez, Pilarrenea jatetxearen atzeko aldean dagoen zelai batean jarri dute ibilbide berri hau, eta horrelakoetan gertatu ohi den moduan, beharrezko aldapak ere jarri dituzte. Egur enborrekin egindako hainbat eserleku badaude eta bertan motoan ibiltzea guztiz debekatuta dagoela agertzen duten seinaleak ere bai. M. Aranburu

Secciones