Natura Eguna ospatuko da igandean Bergaran

Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:22h.

BERGARA – Natura Eguna ospatuko da datorren igandean Gorla inguruan. Pagola-Loidiko naturagunea ezagutzeko aukera egongo da. Ibilaldi gidatua izango da 10.30ean hasita (Iturriberriko kantinan), eta ondoren, bi tailer eskainiko dituzte Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Izen emateko epea gaur itxiko da (943 76 90 03 telefonoan, 13.00ak baino lehen). – A.D.