Larunbatean Euskal erromeria ospatuko dute Mutrikun

Festa borobiltzeko euskal kanten bertsio gaua izango da 23.00etatik aurrera herriko Gaztetxean

Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

mutriku - Mutrikuarrek Gure Ametsa dantza taldeak Udalaren eta herriko hainbat eragileren laguntzarekin antolatzen duen Euskal erromeriaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute larunbatean.

Eguneko egitarauari hasiera emateko txistularien kalejira eta erakustaldia izango dira 12.00etan eta horren ondoren herriko bertsolarien saio txikiak (Goiko eta Beheko plazetan), herri bazkaria (14.00etan), Joxpa taldearekin erromeria (18.00etatik 20.00etara arte Beheko plazan) eta Mutrikuko abesbatzen partaidetzarekin egingo den kantu-jira (20.00etan).

Larunbateko festa borobiltzeko euskal kanten bertsio gaua izango da (23.00etatik aurrera) Gaztetxean. - J.L.

Secciones