KIROLAK

Haimar Zubeldia Klasikoa egingo dute igande honetan

Haimar Zubeldia, Ixidor Larrañaga, Joxe Lizaso, Imanol Gurrutxaga eta Patxi Rodrigo.

650 zikloturistek hartuko dute parte proban eta bi ibilbide izango dira

Ane Roteta - Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Zarautz - Igande honetan egingo dute Zarauzko 34. Klasikoa, Gipuzkoako proba zikloturista zaharrena, eta aurten ere 650 txirrindularik hartuko dute parte Gipuzkoako paraje ederretatik igarotzen den ibilbidean. Probari iaz eman zioten Haimar Zubeldia txirrindulariaren izena, eta aurten nobedade garrantzitsu batekin dator. Hala, bi ibilbide nagusi izango dira;batetik, orain arte egin izan den 150 kilometroko ibilbide klasikoa;eta bestetik, 90 kilometrokoa.

Joxe Lizasok, Zarauzko Zikloturista Elkarteko ordezkariak, pren-tsaurrekoan nabarmendu zuenez, “Gipuzkoako proba zikloturista zaharrena da, baina gaur egun ez da meriturik izaten berritzen ez bazara”. Hain justu, erronka nagusia hor dutela zehaztu zuen, eta probaren irizpideak zeintzuk diren aipatu zuen: “Bizikletan ibiltzeko era desberdinak daudela nahi dugu islatu eta guretzat oso garrantzi-tsua da aniztasuna. Nahi duenak hartu dezake parte, proba zikloturista bat delako, eta horregatik erabaki dugu aurten ibilbide motzago bat jartzea, denen eskura izateko”.

Hala, Lizasok jakinarazi zuenez, kirolari gazteenak 19 urte izango ditu eta zaharrenak, berriz, 74;zehazki, 20-30 urte bitarteko gazteen kopurua bikoiztu egin da (iaz %8 izan ziren eta aurten %16), eta 60 urtetik gorako 19 parte-hartzaile izango dira. Bestalde, emakumeen parte-hartzea bultzatzeko esfortzu berezia egin dute antola-tzaileek;hala, iaz 15 emakume izatetik aurten 55 izatera pasatuko dira. Zentzu horretan, emakumeentzako sorpresa bat izango dela jakinarazi zuten.

Lejarreta, Olano, Olaberria... Haimar Zubeldia berak ere hitza hartu zuen prentsaurrekoan, eta Marino Lejarreta, Abraham Olano, Amets Txurruka eta Leire Olaberria bezalako txirrindulariak igandean Zarautzen izango direla aurreratu zuen.

Proba goizeko 8.00etan hasiko da kiroldegi paretik eta amaiera ere bertan izango da. Dortsalak jasotzera kiroldegiko frontoira jo beharko da larunbat iluntzean edo igandean bertan proba hasi baino lehen.

Secciones