Bilbao Mendi Film Festibaleko lanak ikusgai izango dira bihar

Miércoles, 23 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:35h.

ZARAUTZ – Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak Mendi Jardunaldiak antolatu ditu hilabete honetarako, eta egitarau horren baitan, bihar Bilbao Mendi Film Festibaleko ikus-entzunezko onenak ikusteko aukera izango da, iluntzeko 20.00etatik aurrera Antoniano Aretoan. Batetik, Where the wild thing play eskainiko da, eta bestetik, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey. – A.R.