Zaldibiako Udala, pozarren

Miércoles, 23 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

zaldibia - Albistearen berri izan bezain laster, Etxabek bere poza azaldu zuen: “Pozik ez, hori baino askoz ere gehiago gaude. Eroslearen abokatuari esan diogu bonboiak eta xanpaina guk jarriko ditugula albiste on hau ospatzeko”. Bihar bertan elkartuko dira eroslearekin Zaldibian eta orduan ezagutuko dute eroslea nor den eta zein asmo duen. Hala, bileran, fabrikaren etorkizunaren inguruan arituko dira, nola exekutatuko den eta zein epe izango dituzten ere bai. “Hala ere, azken emaitza badugu eta poztekoa da ikustea Bilorek jabea behintzat baduela”.

Urte asko zeramatzaten honen zain. “Zaldibiako puntu beltz bat izan da Bilore azken urteetan”, zehaztu du alkateak. Izan ere, sarreran egoteaz gain, erabat utzia dago eta duen tamaina ere izugarria da. Gaur egun, bertara hurbilduz gero, xaboi fabrikaren hondarrak ikus daitezke, nahiz eta pabiloi gehienak erorita edo erortzear dauden. “Espero dugun bakarra da erosleak, behintzat, eraikin guztia botatzea eta behar diren garbiketa neurriak hartzea”, azaldu du Etxabek. Udalak, bere aldetik, ez du enkantean parte hartu “karga” handiak zituelako enpresak eta lan horiek egiteko diru asko behar delako: “Diru kopuru izugarria eskatzen zen eta Udalak ezingo lioke gastu horri aurre egin”. Hala ere, aurreratu dutenez, enkantean parte hartu duenak eta orain jabea denak hasieratik azaldu zien asmoa: “Hark esan zigun Bilore erostea lortzen bazuen bera etorriko zela beharrezko makina eta guzti guztia botatzera, beraz, esperan-tza handia dugu eta dudarik gabe, oso pozik gaude”.- M.A.

Secciones