Seme-alaba nerabeekin komunikazioa nola hobetu erakutsiko da

Miércoles, 23 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:32h.

 USURBIL – Usurbilgo gaztelekuko hezitzaileek Nola hobetu guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa? lantzeko doako tailerra antolatu dute. Ikastaroa irekia da eta 12-18 urte bitarteko nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Tailerra 10.00etatik 12.00etara izango da, Potxoenean. Izen-ematea gaztelekuan edo gaztelekua@usurbil.eus helbidean eman beharko da gaur bertan. Informazio gehiagorako, 688 713 838. – A.M.