Izena eman daiteke San Joanetako haurren aurreskuan ateratzeko

Miércoles, 23 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:32h.

 HERNANI – Herriko jaiak hurbiltzen doazenez, aurreskua entseatzeko garaia iritsi da. Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 29an, datorren asteartean, hasiko dira 2018ko San Joan jaien haurren aurreskuko entseguak. Interesatuak dauden guztiei jakinarazten zaie izena eman behar dutela Biteri kultur etxean. Lehenengo entsegua Urumea ikastolan, Gay-Murren, 18.00etan izango da. – A.M.