GIZARTEA

Igandera arte abian da XIII. Hondarribia Dantzan Jaialdia

Iazko Hondarribian Dantzanen egin zen Adaxka Egunaren irudi bat.

Galdakao, Oñati eta Eltziegoko taldeak datoz eta Kemenek txikien Adaxka Eguna egingo du

Xabier Sagarzazu - Miércoles, 23 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

hondarribia - Irungo Kemen Dan-tza Taldeak eta Hondarribiko Udalak antolatuta, igandera arte abian da XIII. Hondarribia Dantzan jaialdia, euskal dantzen kulturaren inguruko ekitaldi desberdinekin.

Aurreko urteetan egin izan den antzera, atzo bertan hasi eta bihar arte, plazako dantzen ikastaroa ematen ari dira doan egunero, 19.00etan, Kultur Etxean eta bihar bertan, ostegunean, 20.00etan, ikastaroa amaitzean, hitzaldia izango da bertako ekintza aretoan.

Ikerfolkeko kide den Ane Albisu izango da hizlaria eta honek jorratuko duen gaia, Euskalduntasunaren azaleratzea. Soinekoaren estetika eta transmisioa. Sarrera, nola ez, doan izango da.

Asteburuan helduko da, ostera, dantza egin eta ikusteko aukera. Alde batetik, ostiral arratsean, aurten ere, erromeria antolatuko dute Hondarribia Dantzan jaialdi honen baitan. Oraingoan, Madalen karrikako plazatxoan lanak egiten ari direla eta, erromeria Arrantzale Auzora eramango dute. Hantxe, 20.00etatik aurrera, hondarribiarrak zein eskualdeko beste hiritarrak gonbidatuta daude dantza eginaz gozatzera.

gonbidatuak Larunbatean Eus kal Herriko txoko desberdinetatik etorritako dantza talde gonbidatuek txanda izan ohi dute Hondarribia Dantzanen. “Aurtengo talde gonbidatuak, Gipuzkoatik Oñatiko Oñatz taldea, Bizkaiatik Galdakaoko Andra Mari taldea, eta Arabatik, Eltziegoko Dantzariak” izango direla azaldu du Kemen Dantza taldeko ordezkari den Mikel Buttonek.

Larunbat goizean, 11.00etatik aurrera kalez-kale ibiliko dira hiru talde gonbidatuak eta “12.30ean, Arma plazan dantza agerraldi nagusia egin ondoren, arratsaldean ere, Kemeneko dantzariekin batera, Hondarribiko txoko desberdinetan dantzan eta kalejiran ibiliko” direla azaldu du antolakuntzako kideak.

harrobiaren eguna Hondarribia Dantzan hau ixteko, bere azken eguna, igandea, bere harrobiko dantzarien Adaxka Eguna ospatzeko baliatuko du Kemen Dantza Taldeak.

Urtero elkartu ohi ditu Kemenek Hondarribian bere harrobiko umeak dantza egitera, eta aurten ere “200dik 300era dantzari txiki biltzea” espero dutela azaldu du Mikel Buttonek.

Horrela igandean, Kemeneko txikiak kalejiran aterako dira 11.00etan Hondarribiko kaleetara eta 12.00etan egingo dute dantza agerraldi nagusia, Arma plazan.

45 urte dantzan Kemen Dantza Taldearentzat berezia da 2018. urte hau, bere 45. urteurrena ospatzen ari baitira. Urteurreneko ospakizun nagusian, maiatzaren 13an, belaunaldi guztietako kideak dantzan aritu ziren Irungo San Juan plazan, baina ez da hau urteurreneko ekitaldi berezi bakarra izango.

“Ekainaren 23an, jaien hasierako dantza saioan ere, urteurrena dela eta, ahalik eta jende gehien biltzea” espero dutela aurreratu du Mikel Buttonek.

Secciones