Lehorreratzean boluntario izateko izenematea zabalik da

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:54h.

GETARIA – Aurtengo abuztuan egingo da lau urtetik behin egiten den Elkanoren lehorreratzea, Getarian. Udaleko turismo bulegotik jakinarazi dutenez, ekitaldi berezi horretan boluntario bezala parte hartzeko izena emateko epea zabaldu da, eta datorren hilaren 31 bitartean eman ahal izango dute izena interesatuek turismo bulegoan. Horretarako, izen-abizenak eta telefono zenbakia ematea ezinbestekoa izango da. – A.R.