Irteera ornitologikoa egingo du bihar Pagoeta Mendizale Elkarteak

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:54h.

 ZARAUTZ – Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak Iñurritza biotopora irteera ornitologikoa antolatu du biharko, eta 18.00etan elkartuko dira Zubiondo jatetxearen aparkaleku ondoan. Arkamurkako ornitologia taldearen eskutik bertako hegaztiak ezagutu ahal izango dira, eta Iñurritzako hegaztiak ezagutzeko gidaliburua ere aurkeztuko dute. Elkartetik abisatu dutenez, irteerara prismatikoak eramatea gomendatzen da. – A.R. 

Secciones