Irrintzi Lehiaketa jokatuko da Getarian

Larunbatean ospatuko den Euskal Jai Egunaren baitan egingo da, eguerdiko 13.30etik aurrera, plazan

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Getaria - Getariako Euskal Jaiak larunbat honetan ospatuko dira, hilaren 26an, eta festa horien baitan, Irrintzi Lehiaketa jokatuko da.

Udaletik zehaztu dutenez, lehiaketa bi mailatan banatuko da: batetik, 14 urtetik gorako helduentzat izango da;eta bestetik, 14 urtetik beherako gaztetxoek hartu ahal izango dute parte. Hori bai, txapelketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da baserritarrez jantzita egotea.

Aurretiko izen-ematea ez da beharrezkoa izango, beraz, lehiaketan parte hartu nahi dutenek larunbatean hitzordura azaltzearekin nahikoa izango dute;beraz, eguerdiko 13.30ean Getariako plazara agertu beharko dute parte-hartzaileek.

“Eztarria berotu, birikak puztu eta zatoz irrintzia botatzera!”, animatu diete antolatzaileek herritarrei. Euskal Jaia girotzeko aukera aparta izango da irrintziena eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera. - A.R.