BERTAN

100 urte bete ditu Benantzio Larrartek

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Zestoa. Benantzio Larrarte Gonzalez zestoarrak 100 urte bete zituen ostiralean, eta Josetxo Mendizabal alkateak bisita egin zion Donostiako egoitzan. Larrarte Zestoako Txiriboga auzoan jaio zen eta herritik kanpo egin zituen hainbat urte, apaiz gisa Araban zein Donostian lan eginez. 70eko hamarkadan Zestoara itzuli eta Lasaoko kapilau izan zen, baita zaharren egoitzakoa ere. Horrez gain, Zestoan ere eman ohi zuen meza eta apaiz-zerbitzua. Lasaon, berari esker, berrikuntza dezente egin ziren hango kapera eta eliz-eraikuntzatan. Argazkia: N.G.