Legazpiko saskibaloi txapelketan izena emateko azken egunak

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:52h.

LEGAZPI – Andraitzek saskibaloi txapelketa antolatu du Legazpiko gaztetxoentzat. Hiru maila egongo dira: 2009 eta 2010ean jaiotakoena, 2007 eta 2008koena eta 2005 eta 2006koena. Ekainaren 4tik 16ra jokatuko da, Haztegi ikastolan. Talde bakoitzak hamar jokalari eta arduradun bat izan behar ditu. Izen-emate orriak Domingo Agirre eta Haztegi ikastetxeetako idazkaritzetan daude. Izena emateko azken eguna ostirala da. Jokalari bakoitzak 5 euroko kuota ordaindu behar du. Dirua Andraitzek Laboral Kutxan duen kontuan sartu behar da. – A.Z.