1.093 lagunek parte hartu dute Beitiaren omenezko martxan

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:52h.

ZUMARRAGA – Igandean Iñaki Beitiaren omenezko martxa egin zuten Urretxu eta Zumarragan. Eguraldi ona lagun, oso arrakastatsua izan zen. 1.093 lagunek parte hartu zuten. Horietatik 352 emakumezkoak izan ziren. %32. Portzentaia hau gora egiten ari da etengabe. Jatorriari dagokionez, 605 Urretxu eta Zumarragakoak ziren, 148 Azkoitikoak (gero eta gehiago dira), 55 Legazpikoak eta 39 Azpeitikoak. – A.Z.