EH Bilduren eskutik, bi hitzaldi gaur eta bihar, Arrasaten eta Oñatin

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:56h.

ARRASATE– Arrasateko EH Bilduk antolatuta, gaur, Nerea Kortajarenak eta Marian Esnaolak pentsioei buruzko hitzaldia eskainiko dute Kulturaten, 18.00etatik aurrera. Oñatin, aldiz, Justizia matxista: nola aldatu? izenburuko berbaldia egingo dute Maider Morras abokatuak eta EH Bilduko legebiltzarkide den Ainhoa Beolak. Hitzordua bihar izango da EH Bilgunean (Kale Barria, 7), 19.00etan. – A.D.