Jendetza bildu du XXIX. Herri Kanta Jaialdiak

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

hondarribia. Eguraldi onak lagunduta, jendetza bildu zuen igandean Hondarribian egindako XXIX. Herri Kanta Jaialdiak. Guztira, hamaika abesbatzek hartu zuten parte: Kardiñeruak ,Xarmanta Koroa, Surbesta, Zumardikoak Abesbatza, Klink Korua, Goxoki Abesbatza, Amuitz, Olagarro, Kasino Zaharra Abesbatza, Amuteko abesbatza eta argazkian ageri den Billabak taldea. Guztiek, kontzertua eskaini zuten Gipuzkoa plazan eta gero, arratsera arte, kantuz girotu zituzten hiriko kale eta txokoak. Argazkia: X.S.

Secciones