“Parrandara ateratzea gomendagarria izaten da ideia berriak edukitzeko”

Handik eta hemendik ikusi dugu azkenaldian Mr. Euskaldun, gaztea, parranderoa eta euskalduna. Euskaraz irri egiten duen begi-bakarra gertutik ezagutu dugu.

Oihana Prado - Lunes, 21 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 18:21h.

Parrandan, kalimotxoa edo garagardoa?

Poteatzeko nahiago garagardoa, baina parrandarako nahiago kopatxoren bat. Ez naiz inoiz kalimotxo zalea izan.

Zerekin ez zenuke inoiz umorea egingo?

Gero eta zailagoa da umorea egitea... Beti dago norbait minduta sentitzen dena. Ez dut taburik umorea egiteko garaian, hala ere, umore beltza ez da nire gustukoa.

Euskaditik kanpo biziko bazina, nolakoa izango litzake zure pertsonaia?

Bere herriko kulturaren eta bizitza modernoaren arteko nahasketa bat izango litzateke.

Hamargarren aldia da konpainia telefonikoak deitu dizuna zerbait saltzeko asmoz eta nazkatuta zaude, zer esaten diozu?

Normalean zenbakia gorde eta "ez erantzun" izena jartzen diot.

Puntualitatea, bai ala ez?

Saiatzen naiz puntuala izaten, baina askotan larri ibiltzen naiz.

Maniarik sortze prozesuan zaudenean?

Ez dut mania berezirik, sofan eseri koaderno eta arkatz batekin eta nire burutik igarotzen diren esaldiak, marrazkiak irudikatzen ditut ea zerbait ateratzen den. Parrandara ateratzea ere gomendagarria izaten da ideia berriak edukitzeko, nahiz eta askotan hurrengo egunerako ahaztuta ditut.

Whatsapp taldeetan zein rol hartzen duzu: irakurri eta ezer ez esaten duena, denetarik kontatzen duena, isilarazi eta begiratu ere ez egiten duena, gif-ak bidaltzen dituena, audioak bidaltzen dituena, el negro del whatsapp edozein unetan erabiltzen duena...

Normalean beti erantzuten dut, eta kuadrilako taldean, memeak egiten dituena izaten naiz.

Azkenaldian gertatu zaizun gauza surrealistena?

Neska kuadrila batekin hitz egiten ari ginen eta horietako batek esan zion besteari: "Hau Mr. Euskaldun da" besteak harrituta goitik behera begiratu eta esan zuen: "Bai zera! Ze urtetakoa?" Pentsatzen zuen Mr. Euskadi edo izan nintzela...

Reggeaton bai edo ez?

Letra asko iraingarriak iruditzen zaizkidan arren, parrandarako erritmo oso dantzagarriak dituztela onartu behar dut.

Secciones