Ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da asteartean

A.R. - Domingo, 20 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 17:00h.

Orio - Orioko Udalak eta herriko bi ikastetxeek bultzatzen duten Gu ere bertsotan programaren barruan, haurren bertso-saioa izango da datorren asteartean, 17.30ean, Ikastolako areto nagusian. Urtero bezala, bi eskoletako haurrek hartuko dute parte eta ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute. Saioa zuzen-tzen Iñaki Gurrutxaga bertsolari oriotarra arituko da, bera baitabil bertso-irakasle bi ikastetxeetan. Ikastetxe bakoitzeko hiruna taldek parte hartuko dute. Saioak ordubete inguruko iraupena izango du eta irekia da bertaratu nahi duen edozeinen-tzat.