1946an jaiotako zumaiarrek bazkaria egingo dute 26an

A.R. - Domingo, 20 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:59h.

Zumaia - 1946ko kintoen urteroko bazkaria egingo dute zumaiarrek datorren larunbatean, maiatzaren 26an. Antola-tzaileek jakinarazi dutenez, bazkaria Hotel Zumaian izango da, 14.30ean, eta aurretik Gure Txokoa tabernan elkartuko dira, eguerdiko 13.00etan, hain zuzen ere. Bazkariaren prezioa, berriz, 60 eurokoa izango da eta diru kopuru hori Banco Sabadell Guipuzcoanon sartu beharko dute bazkarira joan nahi dutenek datorren ostirala baino lehen.