Udaleku musikaletan izena emateko epea ireki dute

A.Z. - Domingo, 20 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:55h.

Zumarraga - Aste honetan udaleku musikaletan izena emateko epea ireki dute. Udalekuak uztailaren 4tik 20ra izango dira, 9.00etatik 13.00etara, Secundino Esnaola musika eskolan. 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte har dezakete. 150 euro ordaindu behar dute. Ekainaren 15a da izena emateko azken eguna. Musika eskolara jo daiteke (astelehenetik ostiralera, arratsaldez) edo 608 198 001 zenbakira deitu.