Sei etxebizitza tasatu sustatuko ditu Altzoko Udalak

Altzo Muñon egingo diren etxebizitzetan izena emateko epea uztailaren 27a bitarte dago zabalik

Domingo, 20 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Altzo - Altzoko Udalak Altzo Muñoko Makaldegi inguruan sei etxebizitza tasaturen sustapena jarri du martxan. UzInteresa dutenek izena emateko epea uztailaren 27ra arte izango dute zabalik.

Aurreko legealditik datorren proiektua da etxebizitza tasatuak egitearena. Diseinatu den eraikinak hiru solairu izango ditu. Behekoan, garajeak izango dira, eta lehen eta bigarren solairuan etxebizitzak, hiru solairu bakoitzean. Hiru logela, sukaldea, bi bainugela, egongela eta balkoia izango dute etxebizitza bakoi-tzak. 85 eta 90 m2 arteko azalera izango dute, eta horrez gain trastelekua eta garaje itxia. Gehienez 190.000 euro gehi BEZa kostatuko direla aurreikusten dute.

Etxebizitza tasatuetan interesa dutenek izena emateko epea zabalik dute. Bete beharreko baldintza aurretik etxerik ez izatea da, baina altzotarrek lehentasuna izango dute. Informazio gehiago nahi duenak udal bulegoetara jo dezake edota 943 652 413 telefonora deitu. - M.S.S.