Tailerrak Urretxuko Santa Barbara aterpetxean

Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:47h.

URRETXU – Gaur eta datorren larunbatean haurrentzako tailerrak egongo dira Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Lirain Jauregik emango ditu. Gaur, 17.00etatik 19.00etara, musika instrumentuak egingo dituzte: danborrak, marakak... 6 urtetik gorako haurrek parte har dezakete. 5 euro ordaindu behar dute. Izena emateko 943 723 387 zenbakira deitu behar da. Datorren larunbatean, ordu berean, panpinak egingo dituzte. 8 urtetik gorako haurrek parte hartuko dute (edo 6-7 urtekoak heldu batekin). – A.Z.