Mus txapelketa, gaur Urretxuko Goierri elkartean

Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:46h.

 URRETXU – Gaur, 16.30ean, mus txapelketa jokatuko dute Urretxuko Goierri elkartean. Irabazleek 150 euro, bi botila txanpan eta bi txuleta eramango dituzte, bigarrenek 75 euro, bi lagunentzako afaria eta bi botila sagardo eta hirugarrenek 30 euro, ardoa, zainzuriak eta piperrak. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du. Informazio gehiago nahi dutenek 688 629 603 telefono zenbakira deitu dezakete. Izen-emateekin jasotako dirua Zennit elkarteari emango diote bere egitasmoak garatu ditzan. – A.Z.