BERTAN

Udalekuetarako izen-ematea etzi irekiko dute Azpeitian

Udalekuak.

Lehenengo aldiz zaintza zerbitzua izango da 9.00etatik 10.00etara Sanjuandegiko ludotekan

Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

azpeitia - Udalaren Gazteria Sailak jakinarazten du udako oporretarako antolatu dituen udaleku irekietan parte hartzeko izena datorren astelehenetik hilaren 25era bitartean eman ahalko dela Gazte Informazio Bulegoan (10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara arte).

Aurtengo Udal udalekuak ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean burutuko dira eta haietan 3 eta 18 urte bitarteko haur, nerabe eta gaztetxoek parte hartu ahalko dute;“adinaren araberako sei talde ezberdinetan banatuta”.

Edonola ere, aurtengo udaleku irekietako berrikuntza nagusia 9.00etatik 10.00etara bitartean Sanjuadegiko Txiki Txoko ludotekan eskainiko den zaintza zerbitzua izango da. Zerbitzu hori egunero emango da, HH 3tik LH 6ra arteko umeei zuzenduta. - J.L.

Secciones